Prof. Alberto Abadie-ren hitzaldia
|
Ekainak 19 - 18:00
|
BC3, Basque Centre for Climate Change-k, Ekainak 19-an, Ensantxe Eraikinean ospatuko den hitzaldira gonbidatzen zaitu (Erakusketa gela, 18:00). Hitzaldi honetan, Harvard-eko Unibertsitateko John F. Kennedy School of Government ikastetxean , irakaslea den Alberto Abadie-k, garatu duen metodo ekonometrikoa azalduko du. Hain zuzen, programa publikoen ondorioak ebaluatzeko kontrol sintetikoaren metodoa. Metodo honek ingurumen-politiken eta/edo energia-politiken analisian dituen aplikazioen deskribapen laburra egingo du ere.
|
|
Prof. Alberto Abadie Alberto Abadie, Bilbon jaioa, politika publikoetako irakaslea da Harvard-eko Unibertsitateko John F. Kennedy School of Government ikastetxean. Ekonomian doktoratu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan. Cambridge-en (Massachusetts) bizi da. Haren ikerketa-esparru nagusiak dira ekonometria, lan-ekonomia eta finantza publikoak. Alberto Abadiek metodo ekonometrikoak garatu ditu programa publikoen ondorioak ebaluatzeko.
Horrez gain, eta jatorri euskalduna izanik, Alberto Abadiek interes handia du, aspalditik, terrorismoarekin lotzen diren gaien inguruan. Berriki egindako ikerketan, Alberto Abadiek datu eta eredu ekonomikoak erabiltzen ditu terrorismoaren kausak eta ondorioak aztertzeko.
Hitzaldiaren Edukia Azken urteetan adostasun handia lortu da politika publikoen eraginen ikerketa enpirikoan ikuspegi kualitatiboen eta kuantitatiboen artean zubiak eraikitzearen beharrari dagokionez. Txosten honetan kontrol sintetikoaren metodoa azalduko dut, eragina ebaluatzeko azterketa konparatzaileetan arrail kuantitatiboa/kualitatiboa murrizteko bitarteko gisa. Ebaluazioaren mende dagoen esku-hartzearen eraginpean ez dauden unitateen artean kontrol multzo bat hautatzeko modu sistematikoa eskaintzen du kontrol sintetikoaren metodoak. Sistematizazio horrek ateak zabaltzen dizkio inferentzia kuantitatiboari lagin murritzeko azterketa konparatzaileetan, betiere ikuspegi kualitatiboak aplikatzearen kalterik gabe. Kontrol sintetikoaren metodoaren aplikazio enpirikoetako batzuk dira: tabakoaren kontrol-politikaren eragina Kalifornian, Alemaniaren batasunaren eragin ekonomikoa, edo terrorismoaren kostu ekonomikoa Euskal Herrian. Hitzaldiari amaiera emateko, kontrol sintetikoaren metodoak ingurumen-politiken eta/edo energia-politiken analisian dituen aplikazioen deskribapen laburra egingo dut. |
Prof. Alberto Abadie-ren webgune pertsonala http://www.hks.harvard.edu/about/faculty-staff-directory/alberto-abadie |
Lekua Ensantxe Eraikina (Ensantxe Plaza, 11 48009 Bilbo) |
|